Ubuntu Linux instalatzen Wubi bidez
19th Urria 2007
Orain artean Windows erabiltzaileok Linux banaketaren bat instalatzen genuenen partizioak egin behar izaten ziren Windowsen Linuxentzako eta bide horrek Linux frogatzeko hainbat erabiltzaile atzera bota izan ditu;
WUBI erabiliz Ubuntu linux banaketak: Kubuntu, Ubuntu, Xubuntu, Edubuntu edota UbuntuStudio, Windows karpeta batetan instalatzen da; Behin exekutatauz gero wubi704.exe programa menua agertzen da
1.- zein diskotan sortu WUBI karpeta; Programak D.\ partizioa hartzen du orokorrean;
2.- zenbat Gb hartu Wubi karpetarako; 15 Gb nahiko da froga egiteko; Gehienez, 30 Gb eskeintzen du hortarako;
3.- Ubunturen zein idazmahai hartu nahi den: Ubuntu, Kubuntu ( KDE berriena ), Xubuntu, Edubuntu ala UbuntuSudio;
5.- Root erabiltzailearen izena eta pasahitzak aukeratutakoan, FTP leku batetatik aukeratutako ubunturen *.iso diskoa ekartzen hasten da; 2 ordu inguru; Behin *iso \wubu\install\ karpetan dagoenean ordenagailua berrabiaraztea eskatzen du eta horrela hasten da ubuntu instalazio \wubi\ karpetan; Laburra da, 10´ inguru;
ABANTAILAK:
- Ubuntu Live-cd-a baino hobe da frogak egiteko ubuntu Linuxekin
- Linuxen instalazioa eta desinstalazio erraz egiten da;
- Eguneraketak berak bilatzen ditu;
- Wifi sarea bilatu du
DESABANTAILAK:
- Ubuntu 7.04 bertsioak NTFS partizioetatik irakurtzen du, baina ez du idazten NTFS partizioetan; Dirudienez 7.10ak hori bideratuta dauko;
- Ez du instalatzen euskaraz idazmahaia, ezta OpenOffice; Aparteko instalazioa egin beharko da;
Categoria Linux | Sin comentarios »
