Gernikako Berritzegunea

Archive for Otsaila, 2007

Geovirtual eta Google Earth lurra ikusteko programak

23rd Otsaila 2007

Geovirtual eta Google Earth lurra ikusteko bi programa interesgarri dira ikasleekin geografia lantzeko bai Lehen eta Bigarren Hezkuntzatan; Bai Geovirtual eta Google Earth erabiltzeko euran programak instalatu behar dira;

  1. Geovirtual webgunean sartutakoan FLY aukeran sartuz eskuratzen da GEOVIRTUAL programa euskaraz; Instalatu eta orri berean badago ESCENARIOS aukeran País Vasco ageri da; bertan klik eginez EAEko lurretatik airezko txango bat egin daiteke; Beherago Bizkaiko lurraldetik zenbait ibilbide zehatzago egiteko aukera dago hemen sakatuz:
  • Parke naturalak; museoak; herriak; orografia; hidrografia;
  • Gainera museo eta parke naturaletak bideo laburrak eskeintzen ditu: adibidez Lekeitioko basilika; Urkiolako eliza; Euskalduna jauregia; etabar.

       2.- Google Earth  GOOGLE programa bat da eta orain 4. bertsioan dago; Epe laburrean asko hobetu da gure eskualdean digitalizatutako tokien kalitatea; Oso ona da kalitatea orain;

Categoria hezkuntza | Sin comentarios »

Ikasvlogak eta hezkuntza telebista I

19th Otsaila 2007

  • Beste leku bat gehitu da BIDEO eskaintza honetan: ELKARREKIN.ORG irakasleen ataria;
  • Ikasvlogak Irakaskuntzan baliatzeko moduko bideoekin osatutako bloga da; Bere eginkizun eta proiektu honen helburuak zeintzu diren hemen agertzen dira;

  • Beste webgunea http://hezkuntb.blogspot.com/ da: Hezkuntza telebista bloga izena du eta gure lagun bat dago bere atzean: Josi Sierra;
  • Komeni da noizbehinka webgune honetatik bisita bat egitea;

 

Ingelesez badago TEACHER.TV antzeko zerbait dena;

Categoria WEB 2.0, Blogak, bideoak | Sin comentarios »

Internet bidezko bideoak “OFF LINE” ikusteko II

19th Otsaila 2007

  • Aurreko post-ean http://mux.am/ webgunea eskeintzen nuen web bidezko bideoak gure ordenagailu batetik ala saretik erabiltzeko, web bidez “streaming” bidez ikusi beharrean, horrek dakartzan eragozpenak ekiditeko: publizitatea, Internet motel dabilela, etabar;
  • Gaurko proposamenean Firefox nabigatzailearentzako “plugin” ala osagarri bitaz egingo da:
  • UNPLUG; ( Barrutia eskolako Iñaki Uskolak gomendatu zigun eta oso ondo dabil hau;)
  • VILOADER ( Euskaraz dago, eta eskeintza handia daukala dirudi; begiratzeko daukagu );
Firefox -en instalatu ostean goiko aldean eskuinean agertuko da ikurra; Bideo bat ikusten dugunean interesgarria gure ikasleentzako botoiari sakatu eta gure ordenagailura jeitsiko du bideoa .flv flash formatuan; Gero bideoa ikusteko VLC programa onena da; VLC programa hau nik dvd-ak eta bideo denak iksuteko erabiltzen dut;

 

 

 

Categoria Software librea hezkuntzan, bideoak | Sin comentarios »

Internet bidezko bideoak “OFF LINE” ikusteko I

7th Otsaila 2007

Sistema honekin bideoak: bideo formatu deberdinetan ( .MPG ; .AVI ; DIVX ; ), eskuratu daitezke;

Internet bidez “on line” ikusteko prestatutako bideoak gure ordenagailu lokalera jeitsi eta barneko saretik ala CD-ROM bidez baliatzeko bideo horretaz ,Web 2.0 bidezko tresna bat bat frogatu dut eta ondo dabil;
http://mux.am/ deitzen da webgunea eta oraingoz “ALPHA” moduan dagoela diote;

Egin behar duguna da:

1.- kopiatu bideoaren link-a eta http://mux.am/ input video agertzen den lekuan itsatsi;

2.- Output format jartzen duen lekuan zein bideo formatuetan nahi dugun eskuratu; .MPEG; . FLASH; WMV; DIVX;

3.- Gure e-mai helbidea emanez epe labur batetan jasotzen da link bat eskuratzeko bideoa;

4.- go go mux botoiari eman martxa jartzeko eskatutakoa;

Horrela http;//www.youtube.com ala http://video.google.com lekuetan kokatutako bideoak deskargatu eta hainbat abantaila ditu era honek;
1.- Premia sarea ez da batere fidagarria bideoak ikusteko;

2.- Aurretik aipatutako youtube eta video.google ikasleentzak baino pertsona helduentzako gehiago dira, nahiz eta heuretan hainbat bideo interesgarri izan irakasleak baliatzeko modukoak;

 

Categoria WEB 2.0, hezkuntza, bideoak | Sin comentarios »