Gernikako Berritzegunea

Archive for Abendua, 2006

DINUX, EUSKARAZ LINUX “LIVE CD” BAT

19th Abendua 2006

Linux bertsio portableak Live Cd batetik frogatzeko, eta instalatuz sistema eragile hau ezagutzen asteko:

  • http://www.dinux.org/ Gasteizko Diocesanas Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ikastetxearen sistema eragilea da; Live Cd moduan erabil daiteke; Knoppix bertsioaren moldapena dela ematen du; Duen softwarea euskaraz dago: OPEN-OFFICE 2.01, GIMP, FIREFOX, denak euskaraz; Knoppix moduan instala daiteke ordenagailuan, (Windows ezabatu gabe). “Egun, software berriaren lokalizazio eta itzulpenean ari dira lanean, batez ere hezkuntza mailan”; eta “Xedea Dinux %100 erabilgarri izango den tresna bihurtzea da, egunero berrituz eta aberastuz joango dena, ” beraien orrialdean diotenez;

Ea noiz izaten dugun beste honako banaketa bat LINUX-PREMIA edo PREMIA-LINUX izenekoa!! Agian datorren urtean?? Badakit euskara.euskadi.net -en eskaintzen dutela Euslinuxdebian 2005a eta Mandrakelinux 10a; Bitartean DINUX erabiltzea eta frogatzea ikasleekin bertako programak euskaraz, batez ere DBHtik aurrera “live cd “ moduan erabiliz aurrerapausoa da software librearen erabilpenean hezkuntzan;
Ordenagailuetan LINUX instalatzeko asmoa izanez gero froga daiteke banaketa DINUX honekin nahiz eta UBUNTU eta MANDRIVA ere egokiak izan daitezke hasteko;

  • KNOPPIX: Klasikoena izan da eta hemendik jaitsi daiteke; Valladolid-eko Unibertsitateko FTP-tik azkenetako DVD-a, 5.0.1 bertsioa; Azkenetako DVd-aren ezaugarri bat Windows-eko partizio NTFS-etan irakurtzeko eta idazteko prestatuta dago; Arrankatzen denean badago aukera Kde-a euskaraz ikusteko, nahiz eta programak ez dira euskaraz egoten; Hemendik jaitsi daiteke Knoopix CD-ROM formatuan;
  • Kanarietan beste banaketa bat ezarri nahi dute hezkuntza arlorako: mEDUXa

Esteka interesgarriak:

  • Categoria berriak, hezkuntza, Software librea hezkuntzan, Linux | Sin comentarios »

    Leioako kongresuaz: Software librea eta Web 2.0 hezkuntzan

    4th Abendua 2006

    Leioako EHUn Software askea eta Web 2.0 eta Kode Irekia hezkuntzanaz Nazioarteko I. kongresua ospatu da azaroak 29an, 30ean eta abenduak 1ean; Nik ostegun eta ostiralean parte hartu nuen entzule gisa; Bikain antolatu dute, Leioako Berritzegune eta EHU artean;
    Kongresuaren bloga
    gasteleraz eta euskaraz dago; Zenbait txostenen komentarioa euskaraz jarri dute eta gehienak gasteleraz; Aste honetan txosten gehienak jarriko dituzte blogean; Zenbait partehartzaileren web orrialdeak hauek dira:



    Gorka Palazio Carlos Castaño
    Alvaro Ramírez Josi Sierra
    Javier Ortega ( Malkavian ) Mariano Segura
    Antonio Russo Fernando Santamaria
    Concepción Abraira


    Azaroak 30ean entzundakoaren komentarioa egingo dut hemen:

    • Txomin Villarroel: Ikastorratza blogaz, Gasteizko Irakasle eskolako matematika irakaslea da; Blog aberatsa eskaintzen du ikasleekin lan egiteko; bloga, wikiak, eta hezkuntzarako programa informatikoetaz;
    • http://www.asimag.es/: Itziar Arregi Landak, ” Mobile learnig” ( mugituz ikasi ) edota e-learnig erabiltzen telefono mobila eta PDA aparailuekin; Taxista, kamiolariek, ordu asko ematen dute zeregin gabe eta horietzat garatu dute, geldirik daudenetan mobil edota PDA bidez jeisten dute ikasi beharrekoa eta gero PC bidez ikasi gehienetan, nahiz eta edukinak PDArako egokituak diren; Taxistentzat ” laneko zihurtasunaz” badute modulo bat; Kamiolarientzat takograforaren erabileraz;

    Abenduak 1ean bi hitzaldi eta klausura hitzaldia egon ziren:


    Categoria WEB 2.0, hezkuntza, Software librea hezkuntzan | Sin comentarios »