Gernikako Berritzegunea

Archivo de la Categoría 'Linux'

Ubuntu Linux zer den eta erabiltzeko proposamenak

18th Martxoa 2008

Ondoan agertzen den aurkezpenean Ubuntu Linux  erabiltzeko proposamena ikus daiteke; Nahiz eta 74 gardenki izan merezi du; Lastima gardenki askoren izenburuak ez direla ondo ikusten, baina bestela eduki aldetik oso ona da;
http://www.slideshare.net/maldoli/linux-y-foss-presentacion


Categoria Linux | Sin comentarios »

Ubuntu Linux instalatzen Wubi bidez

19th Urria 2007

Orain artean Windows erabiltzaileok Linux banaketaren bat instalatzen genuenen partizioak egin behar izaten ziren Windowsen Linuxentzako eta bide horrek Linux frogatzeko hainbat erabiltzaile atzera bota izan ditu;
WUBI erabiliz Ubuntu linux banaketak: Kubuntu, Ubuntu, Xubuntu, Edubuntu edota UbuntuStudio, Windows karpeta batetan instalatzen da; Behin exekutatauz gero wubi704.exe programa menua agertzen da
1.- zein diskotan sortu WUBI karpeta; Programak D.\ partizioa hartzen du orokorrean;
2.- zenbat Gb hartu Wubi karpetarako; 15 Gb nahiko da froga egiteko; Gehienez, 30 Gb eskeintzen du hortarako;
3.- Ubunturen zein idazmahai hartu nahi den: Ubuntu, Kubuntu ( KDE berriena ), Xubuntu, Edubuntu ala UbuntuSudio;

 

 

4.- Hizkuntza aukeratzeko aukera ematen du, euskara haietako bat da, baina instalazioa euskaraz egin arren, ingelesezko kubuntu idazmaia eta aplikazioak instalatzen dira; Saiatu naiz konfiguratzen baina ez dut lortu euskarazko idazmahia jartzea; Gero gazteleraz jartzen saiatu naiz, eta berdin, ingelesez geratu da;
5.- Root erabiltzailearen izena eta pasahitzak aukeratutakoan, FTP leku batetatik aukeratutako ubunturen *.iso diskoa ekartzen hasten da; 2 ordu inguru; Behin *iso \wubu\install\ karpetan dagoenean ordenagailua berrabiaraztea eskatzen du eta horrela hasten da ubuntu instalazio \wubi\ karpetan; Laburra da, 10´ inguru;
ABANTAILAK: 

 

  • Ubuntu Live-cd-a baino hobe da frogak egiteko ubuntu Linuxekin
  • Linuxen instalazioa eta desinstalazio erraz egiten da;
  • Eguneraketak berak bilatzen ditu;
  • Wifi sarea bilatu du

DESABANTAILAK:

  • Ubuntu 7.04 bertsioak NTFS partizioetatik irakurtzen du, baina ez du idazten NTFS partizioetan; Dirudienez 7.10ak hori bideratuta dauko;
  • Ez du instalatzen euskaraz idazmahaia, ezta OpenOffice; Aparteko instalazioa egin beharko da;


Categoria Linux | Sin comentarios »

DINUX, EUSKARAZ LINUX “LIVE CD” BAT

19th Abendua 2006

Linux bertsio portableak Live Cd batetik frogatzeko, eta instalatuz sistema eragile hau ezagutzen asteko:

  • http://www.dinux.org/ Gasteizko Diocesanas Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ikastetxearen sistema eragilea da; Live Cd moduan erabil daiteke; Knoppix bertsioaren moldapena dela ematen du; Duen softwarea euskaraz dago: OPEN-OFFICE 2.01, GIMP, FIREFOX, denak euskaraz; Knoppix moduan instala daiteke ordenagailuan, (Windows ezabatu gabe). “Egun, software berriaren lokalizazio eta itzulpenean ari dira lanean, batez ere hezkuntza mailan”; eta “Xedea Dinux %100 erabilgarri izango den tresna bihurtzea da, egunero berrituz eta aberastuz joango dena, ” beraien orrialdean diotenez;

Ea noiz izaten dugun beste honako banaketa bat LINUX-PREMIA edo PREMIA-LINUX izenekoa!! Agian datorren urtean?? Badakit euskara.euskadi.net -en eskaintzen dutela Euslinuxdebian 2005a eta Mandrakelinux 10a; Bitartean DINUX erabiltzea eta frogatzea ikasleekin bertako programak euskaraz, batez ere DBHtik aurrera “live cd “ moduan erabiliz aurrerapausoa da software librearen erabilpenean hezkuntzan;
Ordenagailuetan LINUX instalatzeko asmoa izanez gero froga daiteke banaketa DINUX honekin nahiz eta UBUNTU eta MANDRIVA ere egokiak izan daitezke hasteko;

  • KNOPPIX: Klasikoena izan da eta hemendik jaitsi daiteke; Valladolid-eko Unibertsitateko FTP-tik azkenetako DVD-a, 5.0.1 bertsioa; Azkenetako DVd-aren ezaugarri bat Windows-eko partizio NTFS-etan irakurtzeko eta idazteko prestatuta dago; Arrankatzen denean badago aukera Kde-a euskaraz ikusteko, nahiz eta programak ez dira euskaraz egoten; Hemendik jaitsi daiteke Knoopix CD-ROM formatuan;
  • Kanarietan beste banaketa bat ezarri nahi dute hezkuntza arlorako: mEDUXa

Esteka interesgarriak:

  • Categoria berriak, hezkuntza, Software librea hezkuntzan, Linux | Sin comentarios »